XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dana dala, guri ez digu erabakizun orrek asko ajola bear.

Guretzako berdin dio atzoko bart-arratsean izan, ba'zan ere.

Gure Aita San Iñazio betikoa da.

Aundiegia da, txulo bat edo bestean sartzeko.

Euskalerri santuaren Santua degu.

Gure kristautasunaren Pillare gorengoa.

Odolekoen patroi aundi ta ixpillua.

Bere itzalpeak ez du mugarik, ez atzo ta gaur'ik.

Gizaldi danak azpian arrapatzen eta babesten ditu.

Noiznaikoa degu: gure Erriaren izena ta izana betekoa.

Noiznaikoa bai.

Eta, orretxegatik, guzion Amaren euskal semeetan Lenseme.

Lenseme, danen atzetik sortu izan ba'litz ere.

Erromes bakoitza dala Errodrigo, genion aixtian.

¡Auxe bai degula Errodrigo, beste guzien ganetik!.

Saia gaitezen, itzetan baño obretan otsegin zigun Erromatik (1554), ermitagintzara deika.

Otsegin izan ez ba'lu ere, Lendakari izango genun gure Ermitagintzan, Lendakari Kristoren Gorpuzgintzan, eta Lendakari gau-bijili guzietako Ama-Birjiñarekin ama-seme egite ortan, gure Erri santuaren Santuari zegokionez.

Baño otsegin zualako eta gau-bijilian egon zalako, ¡zenbat irabazten dun gure Arantzazuk Iñigorekin!.

Eta ¡zenbat gure Iñigok Arantzazurekin!.

Ikasi ditzagula bein-betiko, Erromatik Aita Iñaziok idatzitako itz auek (...).